UCIN

Itaya Gazte Asanbladak deituta, otsaileko lehen ostirala honetan kutsaduraren aurkako elkarretaratzea egingo da iluntzeko 20:00etan  Mikel Laboa plazan. Mobilizatzearekin batera, eta azken orduko aldaketarik ez bada, ke eta usain txarren arazoari lotuta, azken aldian izan diren nobedadeen berri emango dute deitzaileek.

Udalerriak pairatzen dituen ke eta usain txarren arazoei aurre egiteko hain zuzen, lan talde bat sortu asmo dago. Hala erabaki zuten Itaya Gazte Asanbladak deituta, urtarrilaren 11n Potxoenean burutu zen bilkuran.  Bertan izan zen Usurbilgo Udaleko ingurumen alorreko zinegotzi Jose Maria Rivadeneyrak Udalarekin izandako bileran adostu bezala, Ucin enpresak filtroak aldatu dituela baieztatu zuen. Azaroaren 23an izan zen, eguraldi txarrak eraginda aurreikusi baino hilabete eta erdi geroago. Udala berriz biltzekoa da enpresarekin, hilabete amaieran. Bide batez, beste behin, azaroaren 23az, Ucinek filtroak aldatuz geroztik kea ikusi edota usain txarra arnastu duenak, honen berri Udalari ematea deitu zuen Rivadeneyrak.

20:00tan elkarteratzea Mikel Laboa plazan!