Dispertsio politikaren ondorioz beste istripu batek arriskuan jarri du hiru lagunen bizitza

Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez, duela egun gutxi Oskar Calabozo euskal preso politikoaren bi lagun eta haien semea  (urtebeteko haurra) arrisku larrian egon dira istripu baten ondorioz. Oskar Calabozo Kordobako espetxean dago, Euskal Herritik 800 km-ra, eta haren lagunek bisitatik itzultzean izan dute istripua, ibilgailuaren gurpil bat lehertu zaienean: “Zorionez, ez dute min handirik hartu, baina bidaia eten behar izan dute, karrozeria hondatuta geratu baita leherketaren ondorioz”.

Etxerat Elkartea

“Bidaia behartu hauek oso arriskutsuak dira euskal preso politikoen senide eta lagunentzat. Oraingoan, istripuak beldurra eta tentsioa eragin die presoaren lagunei, baina ondorioak askoz ere larriagoak izan zitezkeen. Haurrek eta adingabeek egoera hori etengabe pairatu behar izateak handitu egiten ditu gaur egungo espetxe politikak presoen senide eta lagunei dakarzkien kostuak, baina espetxe politika hori kudeatzen dutenen eta babesa ematen diotenen erantzukizuna ere areagotzen du. Oskar Calabozoren lagunek bizi izan duten egoera saihestu ahal zen eta saihestu behar zen. Oraindik ez dago urrunketa desaktibatzeko behar adinako borondaterik”.

Elkarretaratzeak

Etxerat Elkarteak urteko 5. ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

  • Uztailak 9, astelehena: Iruñea, Merindadeen Plazan, 20:00etan.
  • Uztailak 10, asteartea: Gazteiz, Andra Mari Zuriaren Plazan, 20:00etan.
  • Uztailak 10, asteartea: Bilbo, Arenalean, 19:30ean.
  • Uztailak 11, asteazkena: Donostia, Bulebarrean, Udaletxe ondoan, 19:00etan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.