GuraSOS: “Iruzur eta eskandalu guztien aurrean ez dugu onartuko Zubietako erraustegia baldintza hauetan martxan jartzea”

GuraSOS1

Pasa den urtarrilaren 29an, GuraSOS elkarteak haserrea eta kezka adierazi zuen Donostian egin zuen agerraldian. GuraSOSek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari eskatu dio iraungitzat eman dezala Zubietako erraustegiari emandako ingurumen baimen bateratua (IBB), horietan frogatarako izendatutako epeak agortu dituelako. Era berean, erraustegiaren kudeaketa daraman Ekondakin enpresak gezurrezko informazioak eman dizkiela agintariei salatu du, epeen agortze hori saihestu nahian. Horren ondorioz ez Ingurumen sailak baina Industria sailak espedientea ireki dio enpresari irregulartasun horiek direla eta. GuraSOSen arabera, enpresak gezurrak zabaldu ditu atzerapenak zuritu nahian eta joan den udan gertatutako istripu elektrikoaz eta bestetaz esandakoak ez dira gertatu Ekondakinek argudiatu bezala.

Joseba Belaustegi, abokatua: “Ingurumen Baimen Bateratua ez betetzeak Zubietako Erraustegiaren proiektua erreka jotzera eraman dezake. Eusko Jaurlaritzari eta auzitegietako epaileei espresuki eskatzen diegu esku hartu dezatela gaian”.

Kontuz, ama naiz!

Agerraldian Zubieta eta Usurbilgo ama eta haur talde batek parte hartu zuen. Euren, eta bere seme-alaben osasunarekin kezkatuta eta haurren osasuna bermatu nahian kanpaina bat martxan jarri dute: #KontuzAmaNaiz.

Lide Arriaga: “Gure eta batez ere gure seme-alaben osasunarengatik kezkatuak gaudelako gatoz hona, hau dena jakin eta gero, iruzur eta eskandalu hauen guztien aurrean esatera ez dugula onartuko Zubietako erraustegia baldintza hauetan martxan jartzea. Badakigu osasunarentzako kaltegarria dela eta gure seme-alaben osasuna bermatzearen arduradunak gu gara. Agintariei eta auzitegiei neurriak hartzeko eskatzen diegu. Eskandalu honen guztiaren aurrean neurriak har ditzaketen auzitegiak badaude eta politikariei eskatzen diegu gai hauek politikoki lantzeko beraien agendetan. Mugitu egin behar garela bai edo bai, ezin diegula gainetik pasatzen utzi eta gutxiago gure txiki hauen gainetik”.

GuraSOS2Arg.: Noaua!

Hiru ardatz nagusi

Kanpaina honek hiru ardatz nagusi izango ditu GuraSOSek zehaztu duenez: mobilizazioak, arlo juridikoa eta diplomazia: “Guretzat beti adostasuna izango da lehenetsi beharreko bidea. Gatazka hau hitz eginez konpondu behar da eta gu bide hori irekitzen saiatuko gara”. Erraustegia kaltegarria ez dela guztiz bermatu arte eta haren funtzionamenduaren gaineko kontrol demokratikoa egon arte, erraustegia piztera eragoztera dator “Kontuz, ama naiz!” kanpaina.

Ekimen juridiko berriak

GuraSOSek jakinarazi du datozen asteetan ekimen juridiko berriak emango dituela ezagutzera eta gogorarazi du ebazteke daudela baita lehendik abiarazitako beste zenbait ekimen juridiko:

  1. EAEko Auzitegi Nagusian Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) aurka irekitako administrazioarekiko auzia: “Kausa horretan 2016an gertaturiko IBB-aren bigarren iraungitze kausa ebatzi behar da”. Epaia hilabeteotan emango da ezagutzera.
  2. “Ebatzi gabe dago oraindik GuraSOSek Europako Batzordean jarritako kexa, izapidetzeko onartu zena”. 

Herritarrentzat mezua

GuraSOSetik herritarrentzat mezua zabaldu du: “Hau onartezina da. Herritarrok altxa eta aski dela esateko garaia da. Gizarteari, ustelkeriarekiko eta ingurumenaren hondamendiarekiko zero tolerantzia izan dezan eskatzen diogu. Eskuartean duguna, 35 urterako osasun, ingurumen, ekonomia eta politika arloko arazo handi bat da. Premiazkotzat jotzen dugu guztion artean irtenbide adostu, bidezkoa eta demokratikoa ematea gatazka honi, berme eta kontrol demokratikoan oinarritua. Bakarrik familia batzuen lana ari da azaleratzen egia eskandalagarria. Baina ezin da onartu gizarte demokratiko batek gehiegikeria hauek zuzentzeko tresnarik ez izatea, eta haiek desestaltzeko lana kaltetuen esku esperientziagabeen gain uztea. Auzitegiei, Legebiltzarrari eta Batzar Nagusiei dagozkien neurriak hartzea eskatu diegu”.

One thought on “GuraSOS: “Iruzur eta eskandalu guztien aurrean ez dugu onartuko Zubietako erraustegia baldintza hauetan martxan jartzea”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.