Eguraldi aldaketa dela-eta, Usurbilgo Sarek argazki jendetsua egiteko deia egin du gaur eguerdirako

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena sare-u3.jpg da

Gaurko, urriak 3, Sarek ‘Izan Bidea’ dinamika antolatua zuen, Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko martxak. Tamalez, gaurko iragarria dagoen giro euritsua dela-eta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu du Sarek, ‘Izan bidea’ dinamika. Horren ordez, tokian tokiko mobilizazioak deitu ditu. Usurbilgo Sarek ere deialdia egin du, Andatzara igotzeko gonbidapena luzatu zuen, baina eguraldi aldaketa dela-eta, argazki jendetsua egiteko deia egin du, 13:00ean herriko frontoian.

Sare

Eskerrik asko guztiei! Eskerrik asko egindako lan izaugarriagatik! Tamalez, larunbat hontako #650Tontor ekimena atzeratzeko erabakia hartu behar izan dugu eguraldiak ez baitu igoera era seguruan egiteko aukerarik ematen.

Ekimen honi begira sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua aintzat hartuta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dugu mendu tontorren igoera historiko hau baldintza egokietan egiteko aukera izango dugula ziurtatzeko (izen-emateak mantenduko ditugu). Beraz, gorde data eta jarraitu ekimen honen parte izaten guztion artean maiatzean #650tontor igo ditzagun.

Larunbat honetan, mendietara igo ezin garen arren, herrietan elkartzeko deia luzatu nahi dizuegu, 12:00-13:00ak inguruan, mendietara igotzeko askoz ginenok argazkiak atera eta sare sozialetan jartzeko (Sarek zabalditako telefono zenbakietara ere), gure aldarria zabaldu eta milka garela erakutsiz.

Mila mila esker guztiei!

Izan Bidea ekimena

Sarek abian jarri duen dinamika berria da hau; euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz: “Dinamika hau erronka batean oinarritzen da; 3.127.326 Km egitea! Euskal Herriak duen biztanle-kopurua. Hiru milioi kilometro egiten hasiko den hiru milioi biztanleko herri bat, xede bakarrarekin: bidea egitea; etxerako bidea, elkarbizitzarako bidea, bakerako bidea. Horretarako, taldean, lagunartean, familian edota bakarka kilometroak egin edota urratsak ematera animatu nahi zaitugu, dinamika honi ekarpena eginez”.

Izan Bidea aplikazioa

Ezagutu Sareren ‘Izan Bidea’ dinamikaren aplikazioa, IOS eta ANDROID sistemetarako prest dago, deskargatu esteka honetan eta parte hartu ekimen ibiltari honetan.

Deialdiak

Urriak 3, larunbata

  • 13:00 Argazki jendetsua Usurbilgo frontoian.

Urriak 24, larunbata

  • 17:00 Manifestazioa Donostian Antiguako tuneletik salbuespen legediaren aurka, konponbidearen alde. “Resolution” hitzarekin mosaiko erraldoia Kontxako hondartzan.

Urriak 30, ostirala

  • 20:00 Usurbilen Nahi Dituguk deituta, presoak etxeratzeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.


Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.