Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta Ucin-i buruzko bilera irekia gaur Potxoenean

Ucin lantegiak eragiten dituen kezkak direla eta, Anerreka Ingurumen Elkarteak orain arte egindako pausuen berri emango du gaur (urriak 15). Horretarako bilera irekia antolatu da Potxoenean, arratsaldeko 19:00etan: “UCINen aurkako salaketak eta UCINen jarduera lizentzia, Udalak zein Eusko Jaurlaritzak eman dizkiguten erantzunak jakinarazteko bilera irekia antolatu dugu”..

Anerreka Ingurumen Elkartea:

Anerreka elkartea bezala Udalari eta Eusko Jaurlaritzari hiru urte daramatzagu Jose Maria Ucin, S.A. enpresaren teilatutik tratamendurik gabeko emisioak ateratzen ez direla berma dezatela eskatzen.

Gogora ekarri behar dugu Udalak, 2018ko uztailean UCIN S.A. enpresari emandako obra baimenean estalki berriak ITXIAK izango zirela ezartzen zela. Bi urte pasa dira eta UCINek ez du obra horren txostenik aurkeztu eta teitatua irekita jarraitzen du… eta urte bete Udalari dagozkion neurriak har zitzan eskatzeko azken salaketa formala aurkeztu genionetik.

Herritarrek ere teilatu horretatik tratamendurik gabeko keak ateratzen direlako edo herrian usain kutsakorrak barreiatzen direlako Udalari kexa adierazten urteak daramatzate.

Pausu bat haratago eman eta herritarrei salaketa formal bat jartzeko kanpaina proposatu genien. Hori dela eta udan hiru salaketa masibo burutu ditugu, azkena irailaren 19an.

Beste aldetik, Anerreka Elkarteak ikusten du Ucin S.A.k isurketa kutsakorrik sortzen ez duela bermatzeko teilatuaren itxiera beharrezko pausuen artean dagoela, baina ez da nahikoa. Horregatik, Udalari zein Eusko Jaurlaritzari alegazioak aurkeztu dizkiegu beraien eskumenak erabiliz, Jose Maria Ucin, S.A.-ri emandako Sailkatutako Jardueraren Lizentzia eguneratzeko eta 2020ko ekainaren 13tik Europa mailan indarrean dauden emisio baloreak eta isurien etengabeko jarraipenen baldintzak txertatzeko.

Bi ekimen hauen aurrean, Ucinen aurkako salaketak eta Ucinen jarduera lizentzia, Udalak zein Eusko Jaurlaritzak eman dizkiguten erantzunak jakinarazteko bilera irekia egingo dugu, Potxoenean, datorren ostegunean (urriak 15), arratsaldeko 19:00etan.

GAIAK

  1. Ucinen aurkako salaketak: Udala eta Eusko Jaurlaritzaren erantzunak
  2. Ucinen jarduera lizentzia: Udala eta Eusko Jaurlaritzaren erantzunak

SALAKETA KANPAINA

Isurketak errepikatzen jarraitu dute, azken salaketa ekainaren 19an izan zen, eta beraz, Anerreka Ingurumen Elkartea bigarren salaketa-txanda hasi da egiten. Herritarrak salaketa kanpaina honekin bat egitera animatzen dituzte, anerrekaelkartea@gmail.com helbidera idatzita.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.