Urriaren 25ean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XVII. Laburbiraren 9 film labur eskainiko dira Sutegin

Urriaren 25ean (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak euskarazko film laburren 17. Laburbira emanaldia antolatu du. Filmak Sutegiko auditorioan eskainiko dira, arratsaldeko 18:00etan. Bertaratzeko aldez arretik  izena eman behar da usurbilkultura.eus atarian, hilaren 22a baino lehen. Izen ematea doakoa da eta ohi bezala, aforo mugak tarteko, 80 pertsonentzako lekua izango da kultur etxeko auditorioan.  Jarraitu “Urriaren 25ean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta XVII. Laburbiraren 9 film labur eskainiko dira Sutegin” irakurtzen

75. “La Vuelta” txirrindularien itzulia dela-eta, 12:45 eta 14:00 artean N-634 errepidea guztiz itxita egongo da

Gaur, (urriak 20) Espainiako 75. “La Vuelta” txirrindularien itzulia abiatuko da Irun eta Arrate lotuko dituen etaparekin (173 kilometro). Bidean, Usurbil eta Aginaga zeharkatuko dute txirrindulariek eta Oriorantz joko dute gero. Txikierdira 13:45 aldera iritsiko direla aurreikusi da, N-634 errepidetik. Ibilbideko 26. kilometroa izango da Usurbil, 29,5. kilometroa Aginaga. Itzuliaren eraginez, 12:45-14:00 artean Usurbilgo Udalak N-634 errepidea itxita egongo dela jakinarazi du: “Urriaren 20an Itzulia pasatuko da Usurbildik. Hori dela eta, N-634 errepidea guztiz itxita egongo da, ordubetez, 12:45 eta 14:00 artean, gutxi gorabehera. Tarte horretan ezingo da errepidea erabili ez Donostiara ez Oriora bidean. Inguru horretako enpresetara zein errepidera sarbide gertukoa duten etxeetan oharrak banatuko ditu udaltzaingoak, bizilagunak jakinaren gainean egon daitezen”. Jarraitu “75. “La Vuelta” txirrindularien itzulia dela-eta, 12:45 eta 14:00 artean N-634 errepidea guztiz itxita egongo da” irakurtzen

Añarbeko Urak erakundeak ura iragazteko gailuen etxez etxeko salmentaren iruzurra gertatzen ari dela jakinarazi du

Añarbeko Urak erakundeak iruzur bat gertatzen ari dela jakinarazi du, ura arazteko iragazkiak edo ekipoak etxez etxe saltzeari dagokionez, iturriko uraren ustezko osasungarritasun-arazoak argudiatuta. Egoera honen aurrean, Añarbeko Urak uraren kalitatearen arazo faltsu horiek gezurtatu egin ditu. Jarraitu “Añarbeko Urak erakundeak ura iragazteko gailuen etxez etxeko salmentaren iruzurra gertatzen ari dela jakinarazi du” irakurtzen

Igande goizaldean ordu aldaketa, 03:00etan 02:00ak izango dira

Asteburu honetan neguko ordutegian sartuko gara, eta ordua aldatu beharko dugu. Beraz, igande (urriak 25) goizaldeko 03:00etan ordubetez atzeratu beharko da ordularia eta 02:00ak izango dira. Igandetik aurrera egunak lehenago argitu eta lehenago ilunduko dira. Jarraitu “Igande goizaldean ordu aldaketa, 03:00etan 02:00ak izango dira” irakurtzen

Jakoba Errekondok batetik, “Etxeko landareak” liburua eta bestetik, Antton Olariagarekin elkarlanean, “Ilargia eta landareak agenda 2021” kaleratu ditu

Jakoba Errekondo usurbildarrak bi liburu kaleratu berri ditu, batetik “Etxeko landareak” liburua, eta bestetik, Antton Olariaga usurbildarrarekin elkarlanean egindako “Ilargia eta landareak agenda 2021” agenda liburua. Azken hau Argiarekin kaleratzen duen laugarren agenda da. Jarraitu “Jakoba Errekondok batetik, “Etxeko landareak” liburua eta bestetik, Antton Olariagarekin elkarlanean, “Ilargia eta landareak agenda 2021” kaleratu ditu” irakurtzen

Urriaren 26an Udarregi Ikastolak antolatuta drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio saioa eskainiko da

Urriaren 26an (astelehena), Udarregi Ikastolak DBH 4ko ikasleei zuzenduta, drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio saioa eskainiko du, “Covid garaian seme-alaba nerabearekin arauak adostuz” saioa hain zuzen ere. Guztiaz hausnartzeko eta diziplina positiboa nola landu daitekeen aztertzeko, Izar Arregi terapeuta familiarra bertan izango da. Saioa Udarregi Ikastolan egingo da,  arratsaldeko 17:00etan hasita. Jarraitu “Urriaren 26an Udarregi Ikastolak antolatuta drogamenpekotasunaren inguruko prebentzio saioa eskainiko da” irakurtzen