Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta Ucin-i buruzko bilera irekia gaur Potxoenean

Ucin lantegiak eragiten dituen kezkak direla eta, Anerreka Ingurumen Elkarteak orain arte egindako pausuen berri emango du gaur (urriak 15). Horretarako bilera irekia antolatu da Potxoenean, arratsaldeko 19:00etan: “UCINen aurkako salaketak eta UCINen jarduera lizentzia, Udalak zein Eusko Jaurlaritzak eman dizkiguten erantzunak jakinarazteko bilera irekia antolatu dugu”..

Jarraitu “Anerreka Ingurumen Elkarteak antolatuta Ucin-i buruzko bilera irekia gaur Potxoenean” irakurtzen

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak Jabekuntza Eskolan izena emateko epea ireki du

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak Jabekuntza Eskolan izena emateko epea ireki du. Aurten bi ikastaro eskainiko dituzte: biodantza eta “Autoestima, emociones y empoderamiento en tiempos de Covid19”.

Jarraitu “Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak Jabekuntza Eskolan izena emateko epea ireki du” irakurtzen

Eguraldi aldaketa dela-eta, Usurbilgo Sarek argazki jendetsua egiteko deia egin du gaur eguerdirako

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena sare-u3.jpg da

Gaurko, urriak 3, Sarek ‘Izan Bidea’ dinamika antolatua zuen, Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko martxak. Tamalez, gaurko iragarria dagoen giro euritsua dela-eta, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratu du Sarek, ‘Izan bidea’ dinamika. Horren ordez, tokian tokiko mobilizazioak deitu ditu. Usurbilgo Sarek ere deialdia egin du, Andatzara igotzeko gonbidapena luzatu zuen, baina eguraldi aldaketa dela-eta, argazki jendetsua egiteko deia egin du, 13:00ean herriko frontoian. Jarraitu “Eguraldi aldaketa dela-eta, Usurbilgo Sarek argazki jendetsua egiteko deia egin du gaur eguerdirako” irakurtzen

Urriaren 8an “Guk Zubietan zer” parte-hartze prozesua aurkeztuko dute Usurbilgo eta Donostiako udalek, Zubietako Herri Batzarrak eta EHUk

Urriaren 8an “Guk Zubietan zer” parte-hartze prozesua aurkeztuko dute Usurbilgo eta Donostiako udalek, Zubietako Herri Batzarrak eta EHUk. Zubietarrek etorkizuneko Zubieta marrazteko aukera izango dut. Prozesu honetan aterako den emaitza, Usurbilgo Udalak 2021. urtean hasieraz onartu nahi duen eta datozen 10-15 urteko udalerria zehaztuko duen Usurbilgo Hiri Antolamendurako Planean (HAPO) txertatuko dute. Prozesuaren aurkezpena urriaren 8an (osteguna) egingo da, 18:30ean, Zubietako frontoian. Aurkezpena irekia den arren, beharrezkoa da izena ematea, edukiera kontuengatik, hirigintza@usurbil.eus helbidean. Jarraitu “Urriaren 8an “Guk Zubietan zer” parte-hartze prozesua aurkeztuko dute Usurbilgo eta Donostiako udalek, Zubietako Herri Batzarrak eta EHUk” irakurtzen

Usurbilgo EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk gutun bateratua bidali diote Aranjuezko espetxe zuzendariari

Usurbilgo EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk gutun bateratua bidali diote Aranjuezko espetxe zuzendariari, espetxe horretan Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoak baitaude. Duela bi urtetik baldintzapean aske behar zuten arren, oraindik Aranjuezko espetxean jarraitzen dute biek. Uztailean euren bigarren alaba Maddi jaio zen eta bertan dago amarekin. Xua, lehen alaba berriz, 3 urte egin zituenean gurasoengandik banandu zuten. Mari Karmen amonarekin Usurbilera etorri zen, guraso eta ahizparengandik urrunduta. Gutuna Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak, EAJ-ren bozeramaile Josune Urkolak eta PSE-ren bozeramaile Patxi Suarezek sinatutzen dute. Jarraitu “Usurbilgo EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk gutun bateratua bidali diote Aranjuezko espetxe zuzendariari” irakurtzen

Usurbilgo Sarek “Izan Bidea” ekimenaren baitan urriaren 3an Andatzara igotzeko deia egin du

Urriaren 3rako (larunbata) Sare mugimenduak “Izan Bidea” ekimenaren baitan Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko deia egin du, euskal presoen egoera konpontzea exijitzeko. Usurbilgo Sarek ere deialdia egin du, Andatzara igotzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei. Jarraitu “Usurbilgo Sarek “Izan Bidea” ekimenaren baitan urriaren 3an Andatzara igotzeko deia egin du” irakurtzen